Irteera puntua Gernikako Pasealekuan izango da. Lehenengo 2km-ak gutxigorabehera asfaltozko bidetik izango dira. Jarraian,ezkerretarako bidea hartuko dugu Erromatarren bidetik. Erromatar bide honek 3 km inguru ditu hasiera eta amaierako malda “gogor” batzuekin. Berriz 500 metro inguru asfaltoz, bertan lehen hornidura puntua izango da (6.kma). Hornidura puntua pasatuta Mallagarako igoera hasiko dogu, igoera ez horren tinkoa. Mallaga izango da ibilbideko tontorrik garaiena.
Mallagara iristean aldapa behera egingo dugu asfaltozko bide batera iritsi arte. Asfaltoz 200m egin eta ezkerretara,aldapa labur baia tentea 100m. Hortik aurrera basoan sartu eta jeitsiera eta gora behera batzun ostean ermita batera iritsiko gara eta hor 2. anoa postua egongo da 11.kma. Hortik Aixerrotarako bidea,Aixerrota igo eta inguratu ostean(Gernikako mendi enblematikoa) “kuatro bankos” alderantz jeisten joango gara,asfaltoko bidera iritsi arte(aldapa labainkorra porlanezkoa). Hortik Europako parke barrutik herrira jaitsi eta herri barrutik igarota helmuga puntura.
