Araudia

1. EtxeraTrail lasterketa urtarrilaren 28an izango da.

2. Lasterketa honetan nahi duten guztiek parte har dezakete eta kirolari federatu zein ez federatuek parte hartu ahal izango dute.

Gutxienez 18 urte behar dira Lasterketan partehartzeko. 16 urtetik gorakoak, guraso edo tutoreen baimenarekin parte ahal izango dute.

3. Lasterketa Gernikako Pasileku plazan hasi eta bukatuko da. Ordutegiak errespetatu beharko dira.

Irteerak:
Martxa luzea 9:00 etan 16km
Lasterketa 10:30etan 16km
Martxa txiki 10:45etan 5,5km

4. Izena-ematea www.etxeratrail.eus web gunean.

5. Motxilak uzteko zerbitzua eskainiko da. Polikiroldegian dutxatzeko aukera eskeiniko da.

6. Korrikalariek dortsala bularrean eraman beharko dute.

7. Antolatzaileek lasterketaren segurtasuna bermatzeko udaltzainen eta anbulantziaren kontratazioa bermatuko dute.

8. Antolatzaileek parte hartzaileen zintzotasunean sinisten dute eta lasterketako kirol arauak onartu beharko dituzte. Korrikalari bakoitzak bere kabuz eta kirol legez bukatu beharko du
lasterketa. Bidean antolakuntzako kideak izango dira hori bermatzeko.

Arau apurtze bat izanez gero, antolakuntza batzordeak parte hartzailearen dortsal zenbakia identifikatu eta beharrezko neurriak hartuko ditu.

9. ASEGURUA. Izen emandako parte hartzaile guztiek antolakuntzak kontratatutako istripu aseguruaren babesa izango dute. Aseguru kontratu honek, lasterketaren ondorio zuzenak diren istripuak bakarrik babestuko ditu.

10. Ez da jarrera sexista, LGBTfobo zein arrazistarik onartuko.

Aurkezpena

Kirola eta aldarrikapena uztartu nahian antolatu genuen lehenengo Etxera Trail, Euskal Preso Politikoak etxean gura doguzalako, kalean gura doguzalako eta keinu txikiak handi eginez, pausoz pauso lortuko dogulako. Herrian falta jakuzanan alde izerdia botateko prest.

Helburua

Gure helburua, ahalik eta herritar gehien, Euskal preso, iheslari eta errefuxiatu politikoen auzian inplikatzea, konprometitzea eta aktibo bilakatzea da. Horregatik, herritarren partehartzea eta inplikazioa handiena izan eta inor kanpoan geratu ez dadin, adin guztientzako moduko ibilbideak antolatuko ditugu.

Lasterketa lagunak

BABESLEAK

Sugie

Herrikrosa

Boga Garagardoa

Lea Artibai

Aterpe

Arima

Alkar kirolak

Raimundo Oar

Busturialdeko Hitza

Kepa

Ipar Tabernie

Txopi

Arrano

Taxi Urrutia

Ubilondo

2klik

Ospa