Etxera Traileko materiala salgai!

2017an hasitako ibilbidea da gurea. Aldarrikapena eta kirola uztartu nahian antolatu genuen I. Etxera Trail, eta ordutik gure helburua, ahalik eta herritar gehien, Euskal preso, iheslari eta errefuxiatu politikoen auzian inplikatzea, konprometitzea eta aktibo bilakatzea izan da.

Aurten ordea, egoerak behartuta, ezinezkoa izango da Euskal Preso eta Iheslarien aldeko martxa antolatzea.

Hala ere, aldarrikapena Euskal Herriko txoko guztietara zabaldu gura dugu oraingoan ere, eta horregatik material sorta berria atera dugu. Abestiak dioen bezala: “…askatasun urratsak zapatiletan, pausoa da bidea, irten bidera, irtenbidera!” Jantzi gaitezan aldarrikapenez, eta gure txikitik Euskal Herriko kale eta mendiak aldarriz bete ditzagun! Etxean nahi ditugulako denak eta orain!

https://serigrafia.eus/shop/etxeratrail/eu/

Berri gehiago...

Berriak

Etxera Trail arrakastatsua!

VII. Etxera Trail ospatu dugu aurtengoan. Giro ederrean hasi dugu eguna, 1.550 lagun elkartu gara goizean goiz eguraldia lagun. Euskal Preso, Iheslari eta Deportatuak etxeratzearen aldeko aldarria haizea bezain indartsu

Irakurri osorik
Berriak

Etxera Trail 2024 arrakastatsua!

Izugarria izan da gaur Gernika-Lumon erakutsitako elkartasun uholdea! 1600 lagunetik gora! 1600 taupada eta aldarri bakarra: ETXERA! DENAK ETXERA! Mila esker guzti guztioi hau posible egiteagatik. Jarrai dezagun horrela pausu

Irakurri osorik
Berriak

Izen-emateak zabalik daude jada!

Bueltan gara berriz ere. 2024ko urtarrilaren 28an ospatuko dugu edizio berri hau. Izen-emateak zabalik daude esteka honetan: https://inscripciones.kronoak.com/eu/ekitaldia/etxera-trail-2024 Bertan espero zaitugu!  

Irakurri osorik