Etxera Trail arrakastatsua!

VII. Etxera Trail ospatu dugu aurtengoan.

Giro ederrean hasi dugu eguna, 1.550 lagun elkartu gara goizean goiz eguraldia lagun. Euskal Preso, Iheslari eta Deportatuak etxeratzearen aldeko aldarria haizea bezain indartsu zabaldu dugu!

Goiz erdian euria eta txingorra ere izan ditugu, baina horrek ez du elkartasun uholde hau gelditu!

Mila esker bolondres lanetan ibili zareten guztioi. Mila esker gaurko egunean Gernikara hurbildu zareten guztioi! Zuek gabe hau ez zen posible izango.

Aurten, aipu berezia egin diogu hasiera ekitaldian Harrera elkarteari; 5.000 bazkide baietz! Jar dezagun guk ere gure aletxoa Euskal Presoek etxeratzea maitasun eta duintasunez egin dezaten. Egin bazkide!

Urtero lez, gure nahia Azken Etxera Trail izatea da. Baina gure herrikideek erbestean edo kartzelan jarraitzen duten bitartean, borrokan, lanean jarraituko dugu: den denak etxean aske izan arte!

Askatasun urratsak zapatiletan…

Euskal Preso, Iheslari eta Deportatu Politikoak ETXERA!

Berri gehiago...

Berriak

Etxera Trail 2024 arrakastatsua!

Izugarria izan da gaur Gernika-Lumon erakutsitako elkartasun uholdea! 1600 lagunetik gora! 1600 taupada eta aldarri bakarra: ETXERA! DENAK ETXERA! Mila esker guzti guztioi hau posible egiteagatik. Jarrai dezagun horrela pausu

Irakurri osorik
Berriak

Izen-emateak zabalik daude jada!

Bueltan gara berriz ere. 2024ko urtarrilaren 28an ospatuko dugu edizio berri hau. Izen-emateak zabalik daude esteka honetan: https://inscripciones.kronoak.com/eu/ekitaldia/etxera-trail-2024 Bertan espero zaitugu!  

Irakurri osorik
Berriak

2023. edizioko argazkiak eskuragarri

Igo ditugu igandeko argakzi galeria berriak! Eskerrik asko aurton ere bide bazterrean egon diren Txebi Arriaga, Zigor Urretsarazu eta Aingeru Bidaurretari. Multimedia atalean aurki ditzakezue guztiak. On egin!

Irakurri osorik