
1000tik gora lagun elkartu gara aurten ere! MILESKER!
1000tik gora lagun elkartu ginen atzo.1000tik gora lagun eta aldarri bakarra! ETXERA!
Eguraldi aurreikuspena eta lokatza ez ziren oztopo izan elkartasunarentzat!
Mila mila esker bihotzez guztioi egun hau posible egiteagatik! Kartzeletako mapa asko aldatu da azken boladan, benetan pozten gaitu horrek, baina oraindik ere bidea ez da amaitu, eta lanean, borrokan, mobilizatzen jarraitu behar dugu azken Preso, iheslari eta deportatu politikoa etxera ekarri arte.
Gure urteroko nahia horixe baita: Azken Etxera Trail izan dadila!
Jabi, Eneko eta Kepa Etxera!
Euskal Preso, Iheslari eta Deportatu Politiko guzti guztiak Etxera!
Etxera Trail-eko antolakuntza