
Gure abestia
Bidean da bidea, askatasun urratsak zapatilletan,
pausoa da bidea,irten bidera, irtenbidera!
Hementxe duzue abesti berria eta bideoklipa!
Oihana Bartrak sortutako abestiaren letretan, Gorka (Leihotikan), Zaloa (Kokein), Josune (Huntza) eta Osamaren (The riff truckers) kolaborazioak izan ditugu grabatzerakoan. Musak (Sarkor) eman dio bateria soinua eta Urrik gitarra. Grabaketa eta nahasketa KORTUREC estudioan egin da Jon Urriren eskutik.
Urtarrilaren 26an denok Gernika-Lumora
Eskerrik asko zuen laguntza eta konpromizoagatik!