Martxa Luzea
- 16Km
- 2023ko urtarrilak 29 - 09:00
- Desnibel positiboa: +650m / Desnibel negatiboa: -650m
Deskribapena
Irteera puntua Gernika-ko Merkurio iturrian izengo da. Lehenengo 2km-ak gutxigorabehera asfaltozko bidetik izango dira. Jarraian,ezkerretarako bidea hartuko dugu Erromatarren bidetik. Erromatar bide honek 3 km inguru ditu hasiera eta amaierako malda “gogor” batzuekin. Berriz 500 metro inguru asfaltoz, bertan lehen hornidura puntua izango da (6.kma). Hornidura puntua pasatuta Mallagarako igoera hasiko dogu, igoera ez horren tinkoa. Mallaga izango da ibilbideko tontorrik garaiena.
Mallagara iristean aldapa behera egingo dugu asfaltozko bide batera iritsi arte. Asfaltoz 200m egin eta ezkerretara,aldapa labur baia tentea 100m. Hortik aurrera basoan sartu eta jeitsiera eta gora behera batzun ostean ermita batera iritsiko gara eta hor 2. anoa postua egongo da 11.kma. Hortik Aixerrotarako bidea,Aixerrota igo eta inguratu ostean(Gernikako mendi enblematikoa) “kuatro bankos” alderantz jeisten joango gara,asfaltoko bidera iritsi arte(aldapa labainkorra porlanezkoa). Hortik Europako parke barrutik herrira jaitsi eta herri barrutik igarota helmuga puntura.
Profila

Aurkezpena
Kirola eta aldarrikapena uztartu nahian antolatu genuen lehenengo Etxera Trail, Euskal Preso Politikoak etxean gura doguzalako, kalean gura doguzalako eta keinu txikiak handi eginez, pausoz pauso lortuko dogulako. Herrian falta jakuzanan alde izerdia botateko prest.
Helburua
Gure helburua, ahalik eta herritar gehien, Euskal preso, iheslari eta errefuxiatu politikoen auzian inplikatzea, konprometitzea eta aktibo bilakatzea da. Horregatik, herritarren partehartzea eta inplikazioa handiena izan eta inor kanpoan geratu ez dadin, adin guztientzako moduko ibilbideak antolatuko ditugu.
BABESLEAK

Sugie

Herrikrosa

Boga Garagardoa

Lea Artibai

Aterpe

Arima

Alkar kirolak

Raimundo Oar

Busturialdeko Hitza

Kepa

Ipar Tabernie

Txopi

Arrano

Taxi Urrutia

Ubilondo

2klik

Ospa