Lasterketa

  • 15,5km
  • 2018ko urtarrilak 28 - 10:00 (12€)
  • Desnibel positiboa: +693m / Desnibel negatiboa: -693m

Deskribapena

Irteera puntua Gernika-ko Pasealekuan izengo da. Lehenengo 2km-ak gutxigorabehera asfaltozko bidetik izango dira. Jarraian,ezkerretarako bidea hartuko dugu Erromatarren bidetik. Erromatar bide honek 3 km inguru ditu hasiera eta amaierako malda “gogor” batzuekin. Berriz 500 metro inguru asfaltoz, bertan lehen hornidura puntua izango da (6.kma). Hornidura puntua pasatuta Mallagarako igoera hasiko dogu, igoera ez horren tinkoa. Mallaga izango da ibilbideko tontorrik garaiena. Mallagara iristien dena aldapa behera. Egurrez egindako zubitik ibaia gurutzatu eta 500m ingurura beste egurrezko zubi bat pasatu beharko dugu. Zubi hori pasatakoan 100metrotara eskumatara egingo dugu (Iaz zuzen egin genuen aldapa gora lokats artean).

Baso artean ttipi ttapa gorantza km1 gutxi gorabehera. Gero zuzen jarraituko dugu bidegurutze batetara iritsi arte. Bidegurutze horretan lasterketakoek eskumatara egingo dute (aldapa laburra baia tentea) eta martxalariek berriz zuzen. Jarraian 2. hornidura puntura iritsiko gara 11,5 km. Hornidura puntua pasata Aixerrota (Gernikako mendi enblematikoa) menditxora igo eta inguratuko dugu. Aixerrota inguratu ostean, asfaltozko bidea gurutzatu eta baso batetan sartu eta igaro ostean (basoak ez du zailtasunik) Lumo-ra iritsiko gara. Lumotik behera jaitsiera tente bat aurkituko dugu. Jeitsiera bukatzean asfaltoa hartuko dugu eta Europako Parke barrutik igarota, helmuga jada usaintzen izango gara. Helmuga berriz irteera puntua izan den Pasealekuan izago da.

Profila

Aurkezpena

Kirola eta aldarrikapena uztartu nahian antolatu genuen iaz I.Etxera Trail, Euskal Preso Politikoak etxean gura doguzalako, kalean gura doguzalako eta keinu txikiak handi eginez, pausoz pauso lortuko dogulako. Aurten ere, II.hitzordu hau aurrekoa bezain arrakastatsua izango dalakoan, ilusioz eta indarrez beteta gatoz. Herrian falta jakuzanan alde izerdia botateko prest.

Helburua

Gure helburua, ahalik eta herritar gehien, Euskal preso, iheslari eta errefuxiatu politikoen auzian inplikatzea, konprometitzea eta aktibo bilakatzea da. Horregatik, herritarren partehartzea eta inplikazioa handiena izan eta inor kanpoan geratu ez dadin, adin guztientzako moduko ibilbideak antolatuko ditugu.

Lasterketa lagunak

BABESLEAK

Sugie

Herrikrosa

Boga Garagardoa

Lea Artibai

Aterpe

Arima

Alkar kirolak

Raimundo Oar

Busturialdeko Hitza

Kepa

Ipar Tabernie

Txopi

Arrano

Taxi Urrutia

Ubilondo

2klik

Ospa