Bilboko kaleak bete ditugu!

Iragan den Larunbatean, ia 100.000 lagun bildu ziren Bilboko kaleetan, Euskal preso politikoen eskubideen aldeko aldarrikapenarekin, Sare plataforma herritarrak antolaturiko manifestazio nazionalean,. Aurten, “Prest gaude” lelopean, euskal jendarteak berriz ere, argi erakutsi du, euskal preso politikoen oinarrizko giza eskubideak betzearen, eta Euskal herrian konponbide demokratikoa eta bakea lortzearen aldeko borondatea irmoa dela. Horretarako, beharrezkoa delarik, euskal preso politiko guztien askatasuna.

Euskal gizartearen lana, ari da pixkanaka, bere lehen fruituak ematen. Larunbat honetan, Paris aldetik, ofizialki jakin dugu, Frantziar espetxeetan dauden euskal presoak, euskal herritik hurbilen dauden Frantziar espetxeetara hurbilduko direla. Giza eskubideen aldeko lehen urratsak ematen ari dira, baina oraindik bide luzea dago askatasuneraino.

Estatu espainiarreko kartzeletan, 200 presotik gora daude penintsula osotik sakabanatuta. Euskal herrian konponbide demokratiko eta bakerako ekin zaion bideari, estatu espainiarrak inmobilismo eta blokeoarekin eratzuten dio. Hori dela eta, Sarek, frantziar estatuan bake artisauek egindako bideari jarraitasuna emanez, eta espainiaren jarrera antidemokratikoa aldatze aldera, Urrian manifestazioa deitu du Madrilen.

Aurkezpena

Kirola eta aldarrikapena uztartu nahian antolatu genuen lehenengo Etxera Trail, Euskal Preso Politikoak etxean gura doguzalako, kalean gura doguzalako eta keinu txikiak handi eginez, pausoz pauso lortuko dogulako. Herrian falta jakuzanan alde izerdia botateko prest.

Helburua

Gure helburua, ahalik eta herritar gehien, Euskal preso, iheslari eta errefuxiatu politikoen auzian inplikatzea, konprometitzea eta aktibo bilakatzea da. Horregatik, herritarren partehartzea eta inplikazioa handiena izan eta inor kanpoan geratu ez dadin, adin guztientzako moduko ibilbideak antolatuko ditugu.

Lasterketa lagunak

BABESLEAK

Sugie

Herrikrosa

Boga Garagardoa

Lea Artibai

Aterpe

Arima

Alkar kirolak

Raimundo Oar

Busturialdeko Hitza

Kepa

Ipar Tabernie

Txopi

Arrano

Taxi Urrutia

Ubilondo

2klik

Ospa