
Bihar Motxiladun umeak, Ur Handitan saioan
Urtarrilak 9, asteartea, EITBko “Ur handitan” programan, euskal presoen haurrek dispertsioaren ondorioz pairatutako ondorioak azalduko dira “Motxiladun umeak” izenburupean. Urteetan Espainiar zein Frantziar estatuek diseinatutako espetxe politikak gurasoak preso izan dituzten haurrei, psikologikoki, fisikoki eta sozialki nola eragin dieten azalduko delarik, haurren testigantza zuzenarekin. Hau ikusteko gonbidapena luzatzen du etxeratrailek.
Horrez gain, mendekuan oinarritutako espetxe politika honekin bukatu behar dela aldarrikatzeko, Bilbon Urtarrilaren 13an burutuko den manifestazio nazionalera joateko deialdia luzatzen dugu. PREST GAUDE!
https://www.facebook.com/100011358806410/videos/672861789769108/