Aurkezpena
Kirola eta aldarrikapena uztartu nahian antolatu genuen lehenengo Etxera Trail, Euskal Preso Politikoak etxean gura doguzalako, kalean gura doguzalako eta keinu txikiak handi eginez,
pausoz pauso lortuko dogulako. Herrian falta jakuzanan alde izerdia botateko prest.
Helburua
Gure helburua, ahalik eta herritar gehien, Euskal preso, iheslari eta errefuxiatu politikoen auzian inplikatzea, konprometitzea eta aktibo bilakatzea da. Horregatik, herritarren partehartzea eta inplikazioa handiena izan eta inor kanpoan geratu ez dadin, adin guztientzako moduko ibilbideak antolatuko ditugu.